XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Depreziazioa ebitatzeko
Estatu Batuak dolarra apoiatzen jarraituko.

WASHINGTON (Efe).- Ipar amerikar Gobernuak konfiantza eman nahi izan zion atzo dolarrari atzerriko merkatuetan, esanez, bada, oso garrantzizkoa dela Ipar Amerikako dibisak sendo eta finko irautea.

Altxorreko idazkari Michael Blumenthalek deklaratu zuenez, atzerritar merkatuetan dolarra, duen errakuntzazko egoera ez da Estatu Batuen kulpaz gertatu.

Hala ere, bere moneda indartzen saiatuko da Gobernua.

Iparamerikar banku gizonak urteoro egiten duten bilkuran, Houstonen (Texas), Blumenthalek esan zuen, dolarraren depreziazioari buruzko zurrumurruak gezur hutsak direla.

USAko ekonomiaren martxa ezin hobea zela ere esan zuen, eta hori edonork dakusala gainera mendebaleko herri aurreratuetan.

Azkenasteotako dolarraren beherapenari eta USAko merkatal defizitari buruz hitzegiterakoan (aurten 30.000 milioi dolarren puskatxoa izango du eta), zera zioen haziendako ministroak, noski merkatal defizit honek ez duela berarekin, derrigorrez, dolarraren defizit ofizial bat erakarriko.